jueves, 27 de diciembre de 2012

Echigo-Tsumari Art House





  Adibideen bila ari nintzela proiektu honekin topo egin nuen eta blogean sarrera bat eskaintzea erabaki dut, nere proiektuan planteamenduaren metamorfosian izandako eraginagatik. Erakinaren kanpo eta barne fusioaren adibide paregabea da, fusio hori zein modu simplean lor daitekeen erakusten du. 

      Proietkuak, Echigo-Tsumari Arte etxea du izena,  Tokyo-ko Bakoko arkitektu estudioarena eta Niigata, Japonian kokatzen da. 
"The Echigo-Tsumari art Triennial", munduko arte jaialdirik ospetsu eta famatuenetariko bat da, eta eraikina jaialdi hau jasotzeko diseinatu zen. Honela, eraikinaren progama kanpotar artistentzako etxebitza, lantoki eta espozaketa gunean datza, guztia Niigatako landa-lurzoru bakartian kokatua. 

       Eraikinaren forma, japoniako nekazal "gatehose" (sarbide gotorleku) aintzidarietan oinarritzen da, eta bere aintzindriaren moduan erakini honen zehar gendea igaroko da, kulturen eta arte esperientzia berriekin bat eginez. Eraikinak beree bihotza zabaltzen du, kanpotar nahiz, Niigatako bizilagunentzeko; arte espozaketa eta artelanen sortzaileak ezagutzeko.   


       Echigo-Tsumariko menditar klima gogorra, kontutan izan beharreko faktorea da, batez ere urtero jasaten diren elur boladak. Honela eta japoniako baserrien adibidea oinarritzat, forma triangularra eskaini izan zaio eraikinari. Gainera, udaran gehiegizko barne tenperatura ez izateko, eskaini zaio teilatuari forma asimetriko hau, hegoaldean itzala sortzen duen aterpea ateraz. 

Kanpo estaldura bertako "sugi" zedro egurrez egina
da, zeina aintzinako babespen prosezu baten ondorioz beltzaran bihurtua izan den. 

       Bi solairuko barne espazio zabal batek, espozaketa gune zentrala osotzen du. Gune hau ate korrederoez estaltzen da, espazioaren guztizko zabalpena ahalbidetzen dutenek. Ate hauek udan mendiko aire bolada freskoak eta bizitariak sarbidetzen dituzte eta neguan, hauen itxiturak barne beroa mantentzen laguntzen dute. 
       Eraikinak, esposeketez gain, zenbait ikuskizun ere har ditzake bere baitan noizean behin, barnean edo eraikinaren hegoaldean, erabilera horretarako prestatutako gunean.















No hay comentarios:

Publicar un comentario