martes, 4 de diciembre de 2012

Ideiaren lekutzea




    Plaza triangularraren inguruko kotxe zirkulazioa, geihenezkoa, karga eta deskargako ibilgailuak eta motorretan datza. Hala ere, inolako eragozpenik ez izateko, errepide tartean geratzen den azalera triangeluarra landuko da, hilean behin elementuaren zabalpena gertatzen deneko eguna ez ezik.

    Programa, eraikin blokeetatik hasita eta triangeluaren puntara arteko garapen espazioa dauka eta aipatutako orden berean gertazten da, pribakortasun trantsizioa, zenbait puntu konkretuen salbuezpenarekin.

   Honela 3 kolore bereizi izan dira, gorria, gune pribatuena (logelak + komuna), berdea gune konpartitua (jangela + egongela; bi hauen arteko pribakortasun degradazioa ere badago, jangela patioan kokatu litzateke eta egongela aldiz tailerrarekin kontaktuan. Bien erdi bidean sukaldea eta pasabidea). Azkenik gune urdina, tailerra litzatekeena; honi espazio minimo bat emango zaio zeina portiko finko bidez mugatua izango den. Gainontzeko espazioa erregulatzailea izango da, portiko mugikorrez baliotuz, muga eskainiko zaiona.

    Eraikinaren kanpo estaldurarekin ere, pribakortasun degradazio joko bat lortu nahi da, baina oraindik finkatu gabea dagoena. Proposatzen den gauza bakarra da, portiko mugikorren albo itxitura   plastiko transparenteko kortina edo menbrana izango da, portikoen mugimenduak ahalbidetuko dituena. 
Aipatu beharrezkoa da ere, portikoen materiala, egurra aukeratu izan dela, hasiera batetan. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario